Home   Tablón de anuncios - Iragarki taula   Mintzakide: Zurekin hitz egin nahi dut

Mintzakide: Zurekin hitz egin nahi dut

«Zurekin hitz egin nahi dut» gonbidapenez «Mintzakiden» parte hartzeko kanpaina abian da.

2015/ 2016 ikasturtea prestatzen gabiltza!!

Matrikulazio epea urriaren 25a arte zabalik egongo da. Tarte horretan, ohi bezala,   parte hartzeko interesa duten guztiek, izen emate orria bete behar dute. Bertan, izen abizenak, taldearekin elkartzeko aukeran dituen orduak eta zaletasunak aipatzea eskatzen da. Horrela, taldeak osatzerakoan, ahal dela, zaletasun berdintsuak dituztenak parekatuko baitituzte.

Izena emateko eskuorriak ohiko tokietan topatuko dituzue , Iruñerriko udalen Euskara zerbitzuetan, Karrikiri elkarteko dendan , hizkuntza eskola ofizialean, euskaltegietan… Hala ere, dagoeneko online bete daiteke matrikula.

Urtero bezala, pazientzia eskatu behar dizuegu. Ia 800 mintzakide elkartu ginen iaz eta taldekatze prozesua luzea izaten da. Talde berriak urrian / azaroan sortuko dira.

Zurekin hitz egin nahi dut . Bideoa

mintzakide

Comments are closed.
Get my Subscription
Click here
biznez
Extend Message goes here..
More..
+